Archive for the ‘Natura zein Kultura Ondarearen Interpretazioa’ Category
Ekogramak, Arabako Foru Aldundirako 2013ko udaberriko ekintzak antolatu ditu. Ingurumen hezkuntzako ekintza hauek Aizkorri-Aratzeko, Izkiko eta Valderejoko Parkeetan egingo dira maiatzean zehar. Ekintza hauek, martxa bat, hitzaldi bat, bisita gidatu bat eta hainbat tailer izango dira. Anima zaitez eta parte hartu ezazu!
Ekogramak Valderejoko Parke Naturalean ibilibide didaktiko baten eratzea eta hau ikus-minusbaliotasuna duten pertsonentzat egokitutako panel eta seinalizazioaz hornitzea koordinatu eta antolatu du. Ibilibideak 5 kilometrotako bidezidor zirkular batez osaturik dago, irteera eta helmuga Parketxean (Lalastran) duela. 120 metrotako desnibela du eta ordu bat eta 15 minututan egin daiteke. Ibilbidean zehar panel desberdinak aurkitu ditzazkegu, inguruko fauna eta floraren informazioa, euskeraz, gazteleraz eta braillez jasotzen delarik.

Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak eskeintzen dituen heziketa ekintzen artean, Ekogramak “Argazki tranpoeoari buruzko introdukzio” ikastaro bat irakatsiko du. Ikastaroa lehorreko ornodunak hobeto ikasteko teknika hau ezagutu nahi dutenentzako zuzenduta dago. Ikastaroa Mendikosolo Parkean emango da, Bizkaian, eta ia osorik praktikoa izango da.
Ikasleek teknika honen aplikazioa, ezarpen kriterioak eta datuen tratamenduen oinarrizko metodologia ikasi ahal izango dute.
Informazio gehiago:
Ekogramak Radio Vitoriako Plaza Nueva programan parte hartzen du udaberriari ongi etorria emateko Parke Naturaleekin loturiko azken berriak azalduz. 2013ko udaberri honetarako aurreikusitako jasangarritasunerako hezkuntza-ekintzak aipatzen ditugu, eta baita ere parketxe batzuk jaso berri duten EKOSCAN ziurtagiria.
Izkiko Parketxeko erakusketa iraunkor berriak babesturiko naturgune honen aberastasun naturala eta kulturala erakusten du Arabako Mendialdeko herrietatik ibilbide bat eginez, Izkiko ameztia edo La Muelako harkaiztiak erakutsiz. Erakusketa publiko guztiei zuzenduta dago, eta elementu interaktiboen bitartez geología, ekosistemak eta Arabako Mendialdeko biztanleen erabilera eta ohiturak azaltzen dira. Kuriositate gehiena dutenek uretako hegaztiak ezagutu ahal izango dute teleskopio bitxi baten bitartez, goi larreen loreak usaindu edo bertako faunaren soinuak identifikatu. Horretaz gain, bisita, erakustoki batekin osatzen da, non eztia eta trufadun olioa bezalako Arabako Mendialdeko produktuak eskeintzen diren.

Valderejo Parke Natural izendatua izan zenetik hogei urte igaro direnean, Arabako Foru Aldundiak “Valderejo Parke Naturaleko bizitza” liburuaren edizio berri bat aurkeztu du. Kasu honetan, Ekogramak koordinazio lanetan parte hartu du, eta esfortzu handi bati esker, jadanik salgai dago baliabide irakurterraz, bisual eta atsegingarria den publikazio berri hau, Arabako leku paregabe honetako txoko natural, arkeologiko eta arkitektoniko ederrak hurbiltzen dizkiguna.
Ekograma, Vaderejoko mesta etxolaren hobekuntzan parte hartu du. Etxola hau ondare kulturalaren parte da, eta erdi aroan zonalde honek abereen igarobiderako zuen garrantzia islatzen du.
Proiektua auzolandegi baten koordinazioarekin hasi zen, non arkeologi-prosprekzio bat, etxolaren eraberritzea eta bisitariei ondare kultural hauen balioaz azalduko dien panel bat egin den.
Deskargatu panela
Natura eta kultura Ondarearen interpretazioak orain ezinbestekoa den aliatu bat dauka, Errealitate Areagotua. GPS eta 3G duten mugikorrek eta teknologia berriak, denbora errealean edozein puntutako (baso bat, eliz bat, informazio bulego bat, bidezidor baten hasiera edo trikuharri bat) balio handiko informazioa eman ahal digute,. Ekogramak, tresna hauek entitate publiko zein pribatuentzat garatzen ditu, interesa duen puntu bakoitzari ekintza zehatz batzuk jartzen dizkiola, hala nola, berrietara sarbidea, telefono dei bat egiteko aukera, mail bat bidali edo puntu horretara bideratu Google mapsen bidez. Layar dohainiko aplikazioari esker, edozein bisitari gure ingurunearen ondare aberatsaz gozatu dezake, edozein momentuan, segituan eta era erraz batez.
Errealitate Areagotuaren Aplikazioek zure SmartPhonean proiektaturiko irudiaren gainean datu base batean bildutako informazio guztia erakustea ahalbidetzen dute, honekin batera zerbitzuak sustatu daitezkelarik edo leku baten aberastasun turistikoak erakutsi.




